Bihar, martxoak 14, hasiko da Gernikako Eskolak antolatzen duen amateurren txapelketaren hirugarren edizioa,Jai Alai pilotalekuan. Aurten, 2024. urtean, hiru kategoriatan lehiatuko dira zale onenak: Elite, Lehenengoa eta Sub22. Kategoria bakoitzean, 4 laguneko 2 taldetan banatutako 8 bikotek finalerdietara pasatzea bilatuko dute. Partidak eguenero jokatuko dira, eta ekainaren 20an bukatuko dira.