Ostegun honetan, ekainaren 1ean, 19:00etan, Elite kategoriako 2023ko txapelketako sailkapen-partidua jokatuko da: Alex Goitia / Atain – Eduardo / Lekue. Ekainaren 2an, ostirala, 17:00etatik aurrera, eskolako gazteenek ohi bezala jokatuko dituzte partiduak

Larunbat goizean, Euskal Herriko banakako txapelketako partidu bat jokatuko da Hondarribiko eta Gernikako kluben artean, eta, ondoren, 2023ko txapelketako finalerdia, lehen kategorian, Astelarra / Paul bikotea Unax / Cabanillasen aurka. Emanaldia 10:30ean hasiko da.

Eskerrik asko laguntzagatik. T.M. GERNIKA, BEREZ GALANTA  eta KM0 2023 Barikuetan Jai Alai  Txapelketaren babesleak.