GERNIKAKO GRAND SLAM – ARGAZKI GALERIA

2020ko abenduan, eta pandemiaren murrizketek baldintzatuta, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian profesionalentzako zesta-puntako grand slama egin zen. Nahiz eta ateak itxita jokatu, EITBk finalerdiak eta finala eman zituen, eta txapelketa garrantzitsu horri eutsi zion urteko egutegian. Aipatzekoak dira Urko Lekerikaren debut profesionala. Etorkizun handiko gure eskolako pilotarietako bat da Urko Lekerika, eta iazko txapeldun Diego Beaskoetxeak, Mikel Manzirekin batera, irabazi egin zuen.

PHOTOKA ELKARTEA herriko argazkilarien elkartea abenduaren 9an eta 11n egon zen bertan. Bere lan desinteresatuari esker, Eneko Ibarguengoitia, Asier Lamikiz, Iñaki Unamuno eta Ruben Petralanda egileek utzi dituzten irudi hauek ditugu, gure kirol nazioartekoenaren zaleen gozamenerako.

Esteka honetan daude argazkiak:

https://gernikajaialai.com/grand-slam-2020/